Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (osagaiak etse ´etxea´ eta berri dira, irudi duenez). Baliokideak: Javier (gaz.) eta Xavier (fr.).
Xabierra Javiera Xaviere Andrezkoa
Xabier gizon izenaren aldaera femenino berria da. Baliokideak: Javiera (gaz.) eta Xaviere (fr.).
Oharra: Hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.
Izenaren Jatorria
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario