lunes, 8 de marzo de 2010

prudentxio

Prudentzio Prudencio Prudent Gizonezkoa
Latineko Prudentius-etik dator eta hau prudentia ´zuhurtzia´ izen arruntetik. Kristauek asko erabiltzen zuten, lau bertute kardinaletako bat baita. Euskal Herrian ohikoa izan da, batez ere Arabako patroia den Armentiako (A) san Prudentziorengatik. Jaieguna apirilaren 28an da. Aldaerak: Zuhur eta Purdentzi (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Prudencio (gaz.) eta Prudent
Purdentzi Prudencio Prudent Gizonezkoa
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n gaztelaniazko Prudentzio izenaren baliokidetako ematen da. Ikus Prudentzio.
Zuhur Prudencio Prudent Gizonezkoa
Euskarako izenondo ezaguna da (´gauzak zentzuz eta neurriz pentsatu eta pisatu artean aritzen ez dena´). Badu, hala ere, bigarren esanahi bat (´zikoitza, zekena´). Ikus Prudentzio.

Oharra: Hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario